Horren truke, gure eskualdean lanpostu kopuru gutxieneko bat mantendu beharko du CNA Taldeak derrigorrez urte horietan guztietan, Fagor Taldearekin hitzartutakoaren arabera, "negozio dibisio bakoitzeko 150-250 langile", lerro zurian, etxetresna elektriko txikietan eta Confort lerroan, hain zuzen. Eta gainera, %1-%2ren arteko ordainketa egin beharko dio Fagorri royaltiengatik.
Edozelan ere, lanpostu kopuru altua mantenduz gero, ez lituzke royaltirik ordaindu behar izango.