Catak 42,5 milioi eta 705 lanpostu eskaini ditu Fagor Etxetresnak lortzeko

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 23a, 08:13

Kataluniako Cata enpresak hordagoa jo eta 42,5 milioi eskaini ditu Fagor Etxetresnak lortzeko. Cevital aljeriarraren eskaintza ia bikoiztuz; izan ere, Cevitalek, 28 milioi eskaini ditu. Azken honek, 500 lanpostu zuzen sortzea proposatzen du eta Catak, berriz, 705. Alde horretatik ere eskaintza hobea da katalanena. Garagartza, Eskoriatza eta Bergarako (erdia) plantak eskuratzeko egin du eskaintza Catak.

Cevitalek 28 milioi ordainduko lituzke berehala Fagor EtxetresnengatikANALISIA: 'Sergio Treviñoren aurpegia' (Xabier Martin 'Berria'-n)

Sekulako ustekabea, hortaz, Fagor Etxetresnak lortzeko eskaintzak aurkezteko azken egunean. Cevitalek aurretik iragarri zuen atzo azken eskaintza. Sergio Treviño Fagor Etxetresnetako zuzendari ohi eta gaur egun Cevitaleko ordezkaria denak hedabideen aurrean agerraldia egin zuen Cevitalen eskaintzaren berri emateko. Eta iluntze aldera jakin zen Cataren eskaintza, aurrekoa baino askoz hobea, milioi kopurua eta lanpostuak kontuan hartuta.


Sergio Treviño atzo hedabideen aurrean, Cevitalen eskaintzaren berri emateko gertu.

Bata edo bestea aukeratu, konkurtso administratzaileen eta Malagon epailearen erabakia izango da, orain. Treviñok adierazi zuen atzoko agerraldian Fagor, Aspes era Splendid ustiatzeko akordioa zuela Cevitalek, baina ez dute ezer sinatuta oraindik.

Eta Edesa?

Edesaren etorkizuna airean geratzen da, baina. Catak Edesa marka eskuratzea proposatzen du, baina ez du eskaintzarik egin Basauriko plantagatik. Ez dago haien aurreikuspenetan Basauriko plantaren produkzioarekin jarraitzea eta ezta han termo elektrikoak fabrikatzea ere. Cevitalen eskaintzak Edesaren etorkizuna ahalbidetzen du, Ecomac txiletarrekin akordioa egina baitu, Edesa marka erabili ahal izateko eta Basauriko plantaren jarduerarekin jarraitzeko.

Hortaz, Cataren eskaintza hobea izan arren, Edesaren etorkizunarendako Cevitalena ei da hobea. Hortxe koska: batzuendako hobea dena, besteendako okerragoa izan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak