Garraio publikoaren alde eginiko apustuari esker %6,24 hazi dira bidaiak, Aldundiaren arabera

Jon Berezibar 2014ko uzt. 22a, 17:34

Aldundiaren ardurapeko diren Lurraldebus autobusen erabilera aztertu eta aurtengo lehen sei hilabeteetan bidaia kopurua %6,24 hazi dela ikusi dute. Aldunditik diote egiten diharduten "lanari esker" dela hori eta joera zabalago baten erakusle dela; hain zuzen, 2010etik 2013ra bidaia kopurua %10,7 hazi zela diote Aldunditik, 19 milioi ingurutik 21 milioi ingurura.

Bidaien kopuruak bakarrik ez, erabiltzaileenak ere egin du gora Foru Aldunditik zabaldutako datuen arabera. 2013ko epe berdinarekin alderatuta, aurten lehen sei hilabeteetan %6,24 igo da kopurua, Aste Santuetako oporraldia gora-behera.

Aldunditik nabarmendu gura dute "apustu" berezia egin duela erakundeak eta "garraio publikoa bultzatzeko politikak" egin dituztela, diru gehiago inbertituz. Lanpostuak ere sortu dituzte alorrean, 48, hain justu 2011tik 2013ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak