Bost egunez, 300 kilometroko ibilbidea egingo du Julen Iriondok Pedalka saioaren grabaketarako. Gipuzkoako txoko ederrenak pasako ditu, eta bidean geldialdiak egingo, grabaketetarako (ibilbidea bera ere grabatuko du): honela, Gipuzkoako herrietan, udalek (Donostiakoak, adibidez) martxan dituzten bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenen gainekoak grabatuko ditu, baita enpresen ekimenak ere (Debagoieneko hainbatek hasitako bidea), eta ekintzailetasunetik jaiotakoak (Txita, esaterako). Horrez gain, bizikletarekin harreman estua duten hainbat lagunekin ere egongo da, Txomin Perurena txirrindulari ohiarekin edo Ainhoa Murua triatletarekin, adibidez. Saioa datorren ikasturte hasieran emango dute Goiena telebistan.