Askotariko doinuak abestu dituzte Goikobalukoek Bedoñan

Txomin Madina Milikua 2014ko uztailaren 20a

Bedoñako Santa Eulalia elizan abestu dute Goikobalukoek.

Loramendi elkartearen 50. urteurrenaren harira, Goikobalu abesbatzak kontzertua eskaini du gaur Bedoñako Santa Eulalia elizan. Oso errepertorio anitza abestu dute: polifonia erlijiosoak kantatu dituzte, baita euskal folkloreko doinuak edo Mecanoren 'Hijo de la Luna' bezalako abesti modernoagoak ere. Amaitzeko, 'Akerra ikusi nuen', Aranbururen 'Kitolis' eta Buenaventura Zapirainen 'Txanton Piperri' obrako zati bat abestu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak