Autoetan egindako 30 bat lapurretaren ustezko egilea atzeman du Ertzaintzak Eskoriatzan

Jon Berezibar 2014ko uzt. 11a, 13:01

Eskoriatzako lokalean atzemandako objektuak.

Eskoriatzako lokal baten aurkitu ditu Ertzaintzak, jakinarazi dutenez, azken sei hilabeteetan ostutako objektuetako batzuk. Zenbait egunez, goizaldean susmagarria zelatatu eta gero, hura atxilotu eta gordelekua aurkitu dute poliziek. "Ohiko delitugilea" dela diote Ertzaintzatik, 26 urteko gizonezkoa, eta Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletan jardun du azken hilabeteetan.

Segurtasun Sailak emandako azalpenen arabera, gauez eta goizaldean jarduten zuen atxilotuak Arrasaten, Aretxabaleta eta Eskoriatzan, bizikletaz hara eta hona. Autoetako leihoak hautsi eta gero ibilgailuetan aurkitzen zituen objektuak lapurtzen ei zituen, gerora saltzeko. Ertzaintzak dioenez 26 urteko gizonezkoa "ohiko delitugilea" da eta lehenago ere, 2013an "antzerako ekintzengatik" atxilotu zuten Durangon. Bergarako Ertzain-etxean atxiki eta gero bertako Auzitegira eroan dute gaur goizean atxilotua.

Lapurtutakoaren zati bat Eskoriatzako lokal baten aurkitu dutela jakinarazi du Ertzaintzak eta dagoeneko zeinbat jabek identifikatu dituztela horietako batzuk. Ikerketan, Ertzaintzak jakin du Bilboko bigarren eskuko salerosketa kate bati salduak zizkiola jada 90 objektutik gora, lapurreta salatutako batzuk barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak