Joseba Egibar 'Harira' saioan izango da eguaztenean

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko uztailaren 14a

Joseba Egibar jeltzalea.

Joseba Egibar EAJren bozeramaile Eusko legebiltzarrean eta Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea Goiena telebistan izango da eguazteneko 'Harira' saioan, 22:00etan hasita. Gipuzkoako zein Euskal Herriko politika eta Eusko Legebiltzarreko jarduna izango du berbeta gai, Eneko Azkaratek aurkeztutako saioan.

Gaurkotasunezko kontuez ariko da Eneko Azkaraterekin: Gipuzkoako zein Euskal Herriko politika kontuez. Datorren urtean Udal eta Foru hauteskundeak direla-eta, Debagoieneko EAJren alkategaien hautaketaz ariko zaizkio eta baita jardungo dira, oro har, lurraldearen egoera politiko, ekonomiko eta sozialaz ere.

Horretaz gain, baina, Eusko Legebiltzarreko jardunaz ere bai: bake ponentziaz, Kutxabank dela eta EH Bildurekin darabilten hika-mikez e.a. Eta Andoni Ortuzar EAJren presidenteak oraintsu Madrilen egindako eskaintzaz ere Kontzertu Ekonomikoaren tankerako akordio politikoa proposatu baitio Ortuzarrek Espainiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak