Euskal kooperatibek ordezkaritza instituzional handiagoa izateko hitzarmena egin dute Jaurlaritzarekin

Leire Kortabarria 2014ko uzt. 10a, 11:37

Ubarretxena, Aburto eta Goienetxea.

Euskal Mugimendu Kooperatibistaren ordezkaritza instituzionala eta interlokutore izaera indartzeko asmoz, hitzarmena egin dute Konfekoop-ek eta Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluak, batetik, eta Eusko Jaurlaritzak, bestetik.


Eguaztenean sinatu zuten hitzarmena bi erakundeetako ordezkariek. Helburua, honakoa: etengabeko elkarrizketa-bideak irekitzea, garrantzi handiko gaietan akordioak egiteko asmoarekin.

Gai horien artean hauek daude: Euskal Mugimendu Kooperatibistaren (EKM) ordezkaritza instituzionala, Euskadiko ekonomia eta gizarte arloetako kontsulta eta erabaki lekuetan kooperatibak interlokutore izan daitezen; kooperatiba berriak eta enplegu kooperatiboa bultzatzea; EKMrendako dauden finantza-tresnak potentziatzea; pertsonak garatzea eta kapazitatzea; euskal kooperatibismoa zabaltzea eta ezagutaraztea; eta euskal kooperatiben arteko kolaborazioa bultzatzea.

Gai horiei eta beste batzuei eusteko, euskal kooperatibismoko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako hainbat saileko ordezkariek elkarrizketa mahaia osatuko dute.

Gasteizen Euskal Mugimendu Kooperatibistak duen egoitza nagusian sinatu zuten hitzarmena Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Juan Mari Aburtok, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluko lehendakari Maria Ubarretxenak eta Konfekoop-eko presidente Javier Goienetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak