Gaurtik aurkez daitezke udako argazkiak Goienaren lehiaketara

Julen Iriondo 2014ko uzt. 11a, 08:15

Irailaren 21era bitartean dago argazkiak aurkezteko aukera. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, bost argazki, udakoak, aurtengoak edo beste urte batekoak. Kamera jasoko du irabazleak, herritarren saria ere egongo da, eta baita beste bat boto emaileentzat ere. [BIDEOA]

Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta, eta aurkeztearekin batera adierazi beharko dira egilearen izen-abizenak eta herria, telefonoa, noiz eta non ateratakoa den eta zer eta nortzuk agertzen diren.

Argazkiak izan behar dira inon argitaragabeak, eta ahal izango dira Goienaren Arrasateko egoitzara eraman edo argazkiak@goiena.com helbidera bidali.. Sare sozialetan eta Goienaren hedabideetan argitaratuko dira argazkiak, asteleheneko paperekoan eta Goiena.eus-eko foto-blogean –blogak.goiena.eus/argazkiak–.

Sariei dagokienez, lehenengoa izango da Bergarako KB Photoestudio-k emandako Nikon kamera; bigarrena, Orioko Aisia hotelean zirkuitu termala eta otordua, Arrasate Bidaiak-en eskutik; eta hirugarrena, otordua Leintz Gatzagako Gure Ametsan. Herritarren saria izango da Arrasateko Eroskik emandako E-book bat, eta blogean botoa ematen dutenen artean zozketatuko da munduko askotariko kafe otarra, Arrasateko Karibu dendaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak