Iaz baino koskatxo bat gutxiago da hori: hain zuzen, iazko kanpainan, 227.042 proposamen bidali zituen Foru Ogasunak eta horietatik 204.457 onartu ziren, %90,1. Aurten, iaz baino onarpen-maila handiagoarekin hasi zen kanpaina, baina azkenean oso parean geratu dira zifrak.
Aurtengoari dagokionez, Ogasunak gogorarazten du behin errenta kanpaina amaituta, epez kanpo ere jarraitu daitezkeela onartzen autolikidazio proposamenak.
Aurreko urteetan bezala, telefonoz zein Ogasunaren bulegoetan bertan onartu daitezke proposamenak.
Nobedade gisa, aurten 2013ko errenta proposamenak webgunetik ere onartu daitezke, kanpainaren atalean sartuta. Horretarako, jo www2.gipuzkoa.net webgunera.