Eskaintzak ez dira nahi adina onak, konkurtso-administratzailearen iritziz

Leire Kortabarria 2014ko uzt. 5a, 10:35

Fagor Etxetresnen konkurtsoko administratzailearen iritziz, Cata taldearen eskaintza da aurkeztu diren seietatik onena, baina bat ere ez da "nahikoa", ordaintzeko gertu dauden kopuruei begiratuta. 

Horrela islatzen da administratzaileak Donostiako 1. Merkataritza-Epaitegiari bidali dion txosten baten, komunikabide batzuetan argitaratu denez. Eguenean emandako probidentzia baten bidez, uztailaren 9ra arteko epea irekitzen du epaileak interesatuek eskaintzak hobetu ditzaten, hala nahi badute.

Sei enpresa

Sei eskaintza agertu dira, honako enpresenak: Cata (Espainia), Ecomac (Txile), Amica (Polonia), Ariston (Italia), Taurus (Espainia) eta Cevital (Aljeria).

Txostenak dioenez, Catarena da eskaintza onena, izan ere, enpresaren aktibo guztiengatik egin du eskaintza, baita confort lerroarengatik ere. Hain zuzen, ia 1.400 lanpostu –620, zuzenak– eta 16,2 milioiko ordainketa eskaini zuen.

Cevital aljeriarrak 18 milioi inguruko ordainketa eta Euskadin 1.300 lanpostu eskaintzen ditu, horietatik 300, zuzenak.

Europa Press-en esanetan, Ecomac inbertsio-fondoak Edesarengatik zazpi milioi eskaintzen ditu, eta 173 lanpostu.

Amicak Edesaren lerro zuriarekiko bakarrik du interesa, eta hamar lanpostu eskaintzen ditu. Taurusek eta Aristonek ez dute lanposturik eskaintzen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak