Goizean manifestazioak egin zituzten Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Arratsaldean, berriz, eskualdetan egin zituzten protesta ekitaldiak. Debagoienean auto-karabana egin zuten eta elkarretaratzea Bergaran, Adegi lapurrak. Enpleguaren defentsan, hitzarmenak orain! lelopean. "Azken lan erreformaren ondoren, patronalek biderkatu egin dute lan harremanak inposatzeko zeukaten gaitasuna. Bereziki, aipagarria da gazteen egoera, bi alternatiba eskaintzen zaizkie: kanpora joan edo prekarietatean bizi. Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzen du patronalak baldin eta lan erreforman sakontzeko ez bada", adierazi du Kortabarriak. Lan erreformak emakumeen "diskriminazio estrukturala" mantentzeko oinarriak jartzen dituela ere gehitu du.
Bestalde, Confebask-en jarrera ere kritikatu du: "Ez du herri honetako klase enpresariala ordezkatzen, teknokratek agintzen dute". Langileei eskubideak lapurtzeko asmoa orokorra da patronal guztietan. Hala ere, bereziki aipatzekoa da Adegiren jarrera are eta erasokorragoa. 'Enpresa eredu berria' aldarrikatzen dute, praktikan sindikalgintza lekurik gabe utzi, langileen arteko zatiketa sustatu eta lan harremanen indibualizazioa besterik ez dakar. Patronalaren jarrera hau ez litzateke posible izango Jaurlaritzak-EAJk eskaintzen dien babes sozialik gabe".