Udako aisialdian irakurzaletasuna eta liburutegiaren erabilera bultzatzeko asmoz, martxan da Biblioporrak

Ane Elordi 2014ko uzt. 4a, 10:40
Biblioporrak 2014 gidako azala.

Biblioporrak programa martxan da aurten ere, eta udako aisialdirako eskaintza zabala eskaini du. Aurtengoa, egitasmoaren hogeita batgarren edizioa da, eta bailarako zenbait herritan egingo da, artean, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko liburutegietan aurrera eramango da jarduera.

Arrasateko udal liburutegian, Asun Agiriano kudeatzailearen esanetan, bi mila gida inguru banatu dira, liburutegian zein ikastetxeetan. Proiektua ezaguna dela dio Agirianok, eta jendartean harrera ona daukala. Izan ere, guraso asko hurbiltzen baitira liburutegira, gida eskuan, gomendio edo liburu eske. Haurren artean ere ezaguna da.


Egitasmo honen bitartez, liburutegiek udarako aisialdiko eredu anitza bermatu nahi dute. Gainera, formazioa ere eskaintzen da gidarekin; izan ere, liburu berrien aurkezpena egiten da, eta aukeraketa lana errazteko orientaziorako tresna ere bada. Liburuei bultzada eman eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz sortutako proiektua da. Bestalde, diseinua ere zaintzen dutela dio kudeatzaileak, gida erakargarria egiteko asmoz. Bailarako zenbait  liburutegik elkarlanean sortutako gida da, eta ohitura den bezala, Iraide Olaizolaren diseinua dauka.


Ikus-entzunezkoak gora


Biblioporrak gidaren baitan liburuek dute pisu gehien, baina bestelako materialak ere eskuratu daitezke. Asun Agirianoren esanetan, gero eta ikus-entzunezko gehiago daude liburutegietan, eta haur eta gazteen artean horiek dute arrakasta gehien. Aurten sei disko eta bost pelikula eskaintzen dira gidan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak