%12ko langabezia tasarekin bukatu da ekaina, eta 127 langabe gutxiago dago

Leire Kortabarria 2014ko uztailaren 2a

Hirugarren hilabetez jarraian, langabezia tasa txikitu egin da Debagoienean eta Euskadiko batez bestekoa baino txikiagoa izaten jarraitzen du: ekain bukaeran, %12,07, denetara 3.597 langabe, maiatzean baino 127 gutxiago. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuak dira.

Elgetan izan ezik, beste herri guztietan murriztu da langabezia. Hauek dira herriz herriko datuak:

    •    Antzuola: 95 (-5), %8,71 (-0,46)
    •    Aretxabaleta: 330 (-8), %9,76 (-0,24)
    •    Arrasate: 1.583 (-60), %15,28 (-0,58)
    •    Bergara: 854 (-13), %12,18 (-0,18)
    •    Elgeta: 48 (+5), %8,86 (+0,93)
    •    Eskoriatza: 236 (-22), %11,59 (-1,08)
    •    Leintz Gatzaga: 7 (-1), %5,19 (-0,74)
    •    Oñati: 444 (-23), %8,46 (-0,44).

Euskadin ere jaitsi egin da langabezia tasa, batez ere Gipuzkoan: %4,41. Hala, ekainean 46.044 langabe zeuden Lanbideko bulegoetan izena emanda, maiatzean baino 2.126 gutxiago. Bizkaian, 4.111 langabe gutxiago izan dira (-%4,17), eta Araban, 866 gutxiago (-%3,08). Horrenbestez, Euskadin 7.103 langabe gutxiago zeuden ekain bukaeran (-%4,06), denetara 167.764 langabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak