Edesako langileek eta Diputazioak Ecomacen eskaintza babestu dute

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 2a, 08:43

Edesako langileen eserialdia, Olandixon, Mondragon korporazioaren egoitzan, aurtengo urtarrilean.

Ecomac inbertsio funtsa txiletarra Fagor Etxetresnetako Basauriko planta eskuratzearren 7 milioi euro ordaintzeko prest agertu da. Horretaz gain, 173 lanpostu sortuko dituela agindu du; horietatik, 113 zuzenekoak eta beste 60 zeharkakoak. Edesako langile izandakoek babestu egin dute eskaintza hori; baita Bizkaiko Foru Aldundiak ere.

Ecomacek egin duen eskaintza, enplegua sortzeko eta lanpostu kopuru garrantzitsu bati eusteko apustua dela esan dute Edesako langile ohiek. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, aspaldian dabiltza harremanetan Txileko inbertsio funts horrekin. Bai langileak eta baita Bizkaiko Foru Aldundia ere.

Izan ere, langileek ez ezik, Diputazioak ere babestu egin du eskaintza hori. Bestalde, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak iragarri du Bizkaiko Batzar nagusietan Edesaren kontratua babesteko 3 milioi euroko bermea jartzea proposatuko duela.

Ofizial egin ez den arren, orain arte 6 enpresa agertu dira Fagor Etxetresnen marka eta lantokiak erosteko gertu. Baina Edesa erosteko eskaintza bakarra da Ecomacena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak