Eta gaineratutakoaren erabera, datozen egunotan jakinaraziko dituzte zeintzuk diren jasotako eskaintza ofizialak.
Estatukoak zein nazioartekoak
Kontuak kontu, argitaratu diren filtrazioen arabera, Fagor Etxetresnak erosteko estatuko zein nazioarteko enpresen eskaintzak jaso ditu Pedro Malagon konkurtso epaileak, honako hauek: Cevital (Aljeria), Cata-CNA (Katalunia), Amica Wronky (Polonia), Taurus (Katalunia), Ecomac (Txile) eta Ariston Thermo (Italia).
Dena dela, Fagorreko iturriek esandakoaren arabera, behin eskaintza guztiak jasota, konkurtso epaileak beste astebete edo hamar eguneko epea emango die eskaintzaileei egindako eskaintzak hobetzeko.
Hain justu ere, hori dela eta atzeratuko da uztailaren amaierara arte Malagon epailearen erabakiaren jakinarazpena, Fagor zeinek erosiko duenaren gainekoa.