Gaurko etapa Aramaiotik abiatu da eta Legazpin amaituko da. Tartean Oñatin egingo dute geldialdia, bazkaltzeko. Uztailaren 6an, azken egunean, Arrasaten bazkalduko dute.
Antolatzaileen arabera, ez dira etapa gogorrak izango: "Egun bakoitzean kilometro gutxi egingo ditugu, 20 goizez eta beste 20 arratsaldez; sufritzeko asmo gutxirekin eta erritmo lasaian. Bizikleta aspaldi hartu ez baduzu ere arazo handiak ez dituzu izango gurekin etortzeko. Animatu!".
Irailaren 14ra arte
Herri Ekimen Legegilerako sinadura bilketa irailaren 14ra arte egin ahalko dute eta beraz uda osoa izango dute lan egiteko. Izan ere, sinadurak biltzea ez da helburu bakarra, Casadoren arabera: "Herrietan sortzen ari diren taldeen arteko harremana sendotzen joan gura dugu, besteak beste". Informazio gehiagorako, klikatu hemen.