Arrasate-Arlutz taldea bigarren geratu da Eibarren jokatutako xake bizkorreko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2014ko eka. 30a, 17:13

Arlutz-Arrasate xake taldeko kideak Eibarren jokatzen.

Eibar Hiriko 30. xake bizkorreko txapelketa –Jose Mari Kruzeta memoriala– jokatu dute aste bukaeran eta Arrasate-Arlutz taldea bigarren geratu da Gros xake taldearen atzetik. 22 taldek jardun zuten norgehiagokan, sekula baino gehiagok, eta Leintz ibarreko xake jokalariek erakustaldi polita eskaini zuten.

Gros taldek eskuratu zuen txapelketa 66 punturekin eta horien atzetik geratu ziren Arrasate-Arlutz taldekoak. Andoni Miguel eta Aitor Alcaide aretxabaletarrek eta Asier Etxagibel eta Txema Hernando arrasatearrek jardun zuten norgehiagokan eta 63,5 puntu eskuratu. Hirugarren postuan Abadinoko taldea geratu zen, 63 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak