"Pozik" itzuli dira Hanka Labankakoak Donostiako triatloitik

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 30a

Hanka Labankako bi kidek hartu zuten parte joan den zapatuko Donostiako Emakumezkoen Triatloian. 300 metro igerian, 8 kilometro bizikletaz eta korrika 2 kilometro izan ziren eta Ainhoa Oianguren aramaioarra 41. sailkatu zen eta Iratxe Gonzalez arrasatearra 131. postuan.

Oiangurenen denbora 41'28'' izan zen eta Gonzalezena46'56''. Kontatzen dutenez, urduri joan ziren bi atletak probara batez ere jendetza era maila altua zegoelako. "Guztia eman" eta lortutako emaitzarekin "pozik" daudela diote. Diotenez, datorren urtean berriz ere hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak