LEINN "langabeziarik gabeko gradu" gisa aurkezten du MU-k

Jon Berezibar 2014ko eka. 30a, 14:45

Arrakasta "egiten ikasi" eta gauzatzen diren proiektuak egiten datzala-eta, Mondragon Unibertsitateak LEINN berrikuntza eta ekintzailetza graduko lehen promozioko ikasleen egoerari erreparatu dio. 20 enpresa egitasmo abiatu dituzte 5 urtean. Estatuan halako ikasketak era horretara eskaintzen dituen unibertsitate bakarra dela dio MU-k.

Lehen promozioko ikasleek gradua eskuratu eta urtebetera, haien egoeraren berri eman du Mondragon Unibertsitateak, nabarmentzeko "LEINN langabeziarik gabeko gradua" dela. Azaltzen dutenez, graduatuetatik inor ere ez dabil modu aktiboan lan bila eta, horrela, %68ak berrikuntza egitasmoetan dihardu, %26 beste batzuentzat berrikuntza alorrean lanean dabil enpresetan eta %6 bestelako titulazio batzuei ekitear aurkitzen da, antza. 

MU-k dio ikasketa metodologia ekintzailetzan datzala ikasleen okupazioaren arrakasta; "egiten ikasi" delakoari eta ideia eta proiektuen gauzatzeari egozten dio. 2009an hasi ziren graduarekin eta Oñati, Bilbo, Irun, Amsterdam eta Madrilen ematen dira eskolak. Hurrengo urtean Bartzelona eta Valentzian ere eskainiko dituzte.

Balantzea osatuz, Unibertsitatetik azaltzen dute azken 5 urteotan LEINNen barruan 20 enpresari ekin zaiela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak