Aritz Unamuno eta Igor Narvaez dira 'Ostegun bidaiariak'-eko irabazleak

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 30a

Bidaien berri Aretxabaletako tabernetan eman eta gero, aurtengo Ostegun Bidaiariak egitasmoak baditu irabazleak. Lehenengo saria Aritz Unamuno eta Igor Narvaez arrasatearrek eskuratu dute eta bigarrena Josu Velascok. Aretxabaletako Udalak antolatu eta Aretman Komunikazioak bideratzen du egitasmoa.

Irabazleak publikoak aukeratu ditu emanaldietan jarritako kutxatan botoa emanez. Guztira bi sari banatu dira; sari nagusia 200 euro eta bigarrena 100 euro.

Lehenengo saria Aritz Unamuno eta Igor Narvaez arrasatearrek eskuratu dute Filipinasera egindako bidaiaren diaporamarekin. Beraien helburu nagusia urpekaritza egitea izan zen, baita bertako lekuak, jendea eta kultura ezagutzea.  (Hemen kronika, Artemanen webgunean)

Bigarren saria Josu Velasco aretxabaletarrak eskuratu du, Uganda-Ruanda bizikletan egindako bidaiaren diaporamarekin. (Kronika)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak