Hiru eskaintza, Fagor erosteko

Ubane Madera 2014ko eka. 30a, 08:57
Fagorren irudia.

Atzo (domeka) gauerdian itxi zen Fagor Etxetresnak erosteko eskaintzak aurkezteko epea, eta hiru halako jaso ditu konkurtso epaileak: Aljeriako Cevitalena, Kataluniako Catarena eta Txileko funts batekoa, azken hori, baina, Edesaren gaineko eskaintza da bakarrik. Erabakia uztailaren amaierarako ebatsiko du epaileak.

Eskaintza horiek datutan: Cevital gertu dago 18 milioi euro ordaintzeko eta 1.300 lanposturi eutsiko lieke (300 zuzenak). Cevitalek joan den astean aurkeztu zuen azken eskaintza hori. Eta aurretik egindako eskaintza ez ofiziala 5,5 milioi eurotan hobetu du enpresa aljeriarrak.

Generalitatearen babesa

Catak, berriz, 16'2 milioi euro ordainduko lituzke Fagorrengatik; baina era berean 1.397 lanposturi eutsiko lieke. Gainera, Berria.info komunikabideak dioenez, Generalitatearen babesa du Kataluniako enpresaren proposamenak.

Azkenik, Txileko fondo batek Edesa erosi nahi duela iragarri du epaitegian egindako eskaintzarekin. Europa Press-en esanetan, zazpi milioi eskaintzen ditu eta Edesako 230 lanpostuetatik 100 gordeko lituzke.

Epaileak uztailaren amaierara arteko epea du Fagor zeinek eskuratuko duen jakinarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak