Debagoieneko bidegorriak
Aretxabaletak, Arrasatek eta Bergarak jasoko dute Aldundiaren laguntza.
Aretxabaletan, herri bidegorriaren proiektua idazteko 24.000 euroko aurrekontua egin du udalak, horietako 7.920 euro Aldundiak emango ditu.
Arrasateko udalak Anboto kaleko bidegorriko lanak egiteko 7.020 euroko diru laguntza jasoko du, eta aurrekontu osoa 49.725 eurokoa da.
Bergarako udalak merkatuko bizikleta bidea atontzeko 35.602 euroko laguntza jasoko du; lanak 79.116 euroko kostua izango dutela aurreikusten da.