Borroka eta bi atxilotu Zarugalde kalean, sanjuanetako azken egunean

Ubane Madera 2014ko eka. 26a, 08:55

Euria ari arren, berotik hasi da giroa gaur (eguena) Arrasaten. Zarugalde kalean parrandan zeuden hainbat gazte borrokan hasi, eta poliziari abisatu diote lekukoek, "egoera gehiago okertu" aurretik. 08:15ean udaltzainak iritsi eta bi gazte atxilotu dituzte, "desobedientziarengatik"; Ertzaintzari ere abisatu diete, eta haiek eraman dituzte atxilotutako gazteak.

Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, atxilotutako gazte bat borrokan ibiltzeagatik atxilotu dute, eta haren laguna, berriz, desobedientziarengatik.

Bien bitartean, 08:15etik 09:00ak arte Zarugalde kalea itxita egon da, eta bertan zeuden gaupasero eta bestelako herritar ugari gertaerari begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak