Ia 1.400 lanpostu eta 16,2 milioiko ordainketa eskaintzen ditu CNAk Fagor Etxetresnengatik

Leire Kortabarria 2014ko eka. 25a, 11:38

CNA taldearen egoitza.

CNA taldeak jakinarazi duenez, 1.397 langilerendako enplegua eta 16,2 milioiko ordainketa aurreikusten dituen proposamen loteslea aurkeztu du Fagor Etxetresnengatik.

CNA taldeak, Cata Electrodomésticos SL-ren bidez, ekainaren 20an aurkeztu zuen bere eskaintza, Fagor Etxetresnen likidazio konkurtsoaren barruan. Taldeak esan duenez, "euskal enpresaren aktibo garrantzitsuak erosteko Catak duen borondatea eta konpromisoa erakusten ditu eskaintza honek".
 
Baldintza bako 16,2 milioi euro ordaintzeko gertu dago CNA. Aurreikusitako ordainketak aldez aurretik egiteko eta "lehen mailako banku-bermeak" egiteko ere gertu dago.

Horrez gain, Fagor, Edesa eta Aspes marken laguntza tekniko zerbitzua hartzera konprometitzen da, "salmenta eta geroko erantzun azkar eta eraginkorra eta produktu guztien bermeak" ziurtatuz.

Enplegu-planaren gainean, 1.397 lanpostu eskaintzen ditu, horietatik 500 zuzenak, "Arrasateko Garagartza eta Eskoriatzako lantegietarako proiektu industrial definitu batekin". Gainerako 897 langileek azpikontratatutako enpresen bidez egingo lukete lan, besteak beste zerbitzu teknikoa eta bezeroari arreta zerbitzua ematen.

38,2 milioi soldatatan

"Zonaldean", urtero 38,2 milioi euro baino gehiago ordainduko lituzke CNAk soldatatan, "eta Gipuzkoa eta Bizkaiko hornitzaileek beste lan-bolumen bat aportatuko lukete". Hornitzaile horiek "beharrezkoak" izango dira azpiproduktuak eta osagarriak egiteko, CNAren proposamenak aurrera egiten badu.

CNAk honakoa esaten du: "Eskaintza hori oso ondo hartu du sektore industrialak, izan ere, Espainiako elkarte garrantzitsuen babesa du, hala nola ANFEL, FAPE eta Ecolec".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak