Industria-prezioek berdin jarraitu dute maiatzean, baina iaztik hona %0,7 merkatu dira

Leire Kortabarria 2014ko eka. 25a, 11:27

Euskadiren industriaren prezioak ez ziren aldatu apiriletik maiatzera, baina urte arteko tasa -azken 12 hilabeteetan industriako prezioek nola eboluzionatu duten- %0,7 jaitsi da, hau da, prezioak merkatu egin dira. Eustatek emandako datuak dira.

Inflazio handiena honako azpisektoreek izan zuten: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,4); Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%0,4) eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (%0,3). Azpisektore deflazionistenak hauek izan ziren: Erauzketa industriak (-%1), Kokeria eta petrolio-fintzea (-%0,7), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (-%0,5) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,5).

Urte arteko adierazleei begiratuta, prezioak gehien hazi ziren honako azpisektoreetan: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%1,4) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,9); eta gehien txikitu ziren beste hauetan: Erauzketa industriak (%-3,4), Kokeriak eta petrolio fintzea (%-2,8) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%-1,6).

Bitarteko eta ekipoko ondasunak, garestitu

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, maiatzean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Bitarteko ondasunak eta Ekipokoak %0,1 gehitu ziren; Energiarenak, %-0,2; eta Kontsumoko ondasunen prezioek berdin jarraitu zuten. Azken horien artean, Kontsumo ondasun ez-iraunkorrekoek ez zuten aldaketarik izan, eta Iraunkorrekoak %0,1 murriztu ziren.

Urte arteko eboluzioa hau izan zen: Energia, %-1,3; Bitarteko ondasunak, %-1,0; Ekipo-ondasunak, %-0,5; eta Kontsumo-ondasunak, %0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,9 murriztu ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, %0,5 handitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak