Orain arte, bizikleta tolesgarriak eramateko aukera zegoen eta beste batzuetan ez, emakidaren araberakoa zen. Gainera, erabakiarekin, garraiobide ezberdinen arteko loturari eman nahi dio garrantzia Gipuzkoako Aldundiak. Garraioen arteko lotura bermatu, erraztu eta indartu nahi dute, are gehiago, horietako bat bizikleta bezalako garraiobide iraunkor, ekologiko eta segurua bada.