Maider Arregi oñatiarrak irabazi du Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 21a, 15:41
Maider Arregi, txapeldunaren txapela jarrita

Orion jokatu da finala gaur, zapatua, goizean. 11 bertsolari gaztetxo lehiatu dira. Tartean Maider Arregi Markuleta oñatiarra eta Peru Abarrategi Sarrionandia aramaioarra. Azkaineko Aitor Servier Etxexuri izan da azpitxapelduna.

Beñat Gaztelumendi aritu da aurkezle lanetan eta 15 eta 18 urte arteko 11 bertsolari kantuan. Azkenean, Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi du txapela. Maialen Lujanbiok jarri dio txapela. Txapeldunordeari, berriz, Patxi Etxeberriak.

11 finalistentzako sari nagusia, aurten Gabonetako oporretan lehenengo aldiz egingo den Bertso Negulekuetako egonaldia izan da. Euskal Herri mailako negulekuak izango dira, 15-18 urteko gazteei zuzenduta. Bertan parte hartzeko aukera bertso-eskoletako gazte guztiek edukiko dute.

Gai-jartzaile taldean Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteek hartu dute parte, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuru gidari zituztela. Epaile taldea, ostera, herrialde bakoitzeko epaile banak osatu dute.

Oñatiko bertso eskola

Saioaren ostean, bertako produktu ekologikoz egindako bazkari ederra bazkaltzera joan dira denak batera, Orioko ikastolako aterpera. Goraino bete da, 200 lagun elkartu dira.

Arratsaldean, berriz, festa egingo dute Orion. Festari hasiera, Maialen Lujanbio eta Patxi Etxeberria bertsolari beteranoek eman diote hasiera, librean kantari. Arratsaldeko jaiari, Orioko, Larrabetzuko, Oñatiko, Barañaingo eta Zarauzko bertso eskolek emango diete jarraipena eta Obaneuke erromeriarekin bukatuko da eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak