Debagoieneko ospitaleko kirofanoak itxi egingo dituzte, obrak egiteko

Maialen Torres 2014ko eka. 20a, 14:48

Debagoieneko Ospitaleko ebakuntza-geletan hobekuntzak egingo dira uztailean. Hobekuntza lanek irauten duten bitartean, ebakuntza-geletako zerbitzua eten egingo da, baina erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko neurriak hartuko dituzte.

Debagoieneko Ospitaleko eremu kirurgikoak jarduna etengo du uztailaren 24tik abuztuaren 3ra bitartean, ebakuntza-geletan behar diren hobekuntzak egiteko. Oporraldia eta debagoiendarren ohiturak kontuan hartuta, jende gutxien izaten den datak aukeratu dituzte lanak egiteko.

Ebakuntza-gelak geldi egongo diren hamaika egunetan, ordea, kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi du ospitaleak eta horretarako hainbat neurri hartuko dituzte. Hasteko, ez da egun horietarako ebakuntzarik programatuko eta larrialdiko kasuren bat egongo balitz, protokolo guztiak prest izango dituzte premiazko ebakuntza behar izan dezaketen pertsonak berehala Arabako Unibertsitate Ospitalera edo Mendaroko Ospitalera eramateko.

Data horietan erditzea espero duten emakumeen egoera ere kontuan hartu dute ospitalekoek. Hala behar izanez gero, Arabako Unibertsitate Ospitalera jo beharko dute, beti ere Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzutik emango zaizkien argibideei jarraituz. Gainera, ospitaletik gogorarazi dute zerbitzuak etengo dutenak ebakuntza gelak direla, beraz, jaio aurreko asistentzia eskuragarri izango da egun horietan. Dena den, informazio gehiago jasoko dute uztailaren 7tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak