Aurreko asteetan izandako eguraldiari begiratuta iragarri du uda lehorra eta tenperatura goxokoa izango dela. "Eginiko haizeari begiratuta jakin dezakegu ze eguraldi izango dugun. Frantzi-iparra izan dugu eta tenperaturei begiratzen badiegu nahiko berdintsu mantendu dira. Beraz, uda polita izago da", dio Zabalak.
Hala ere, kezkatuta ere azaldu da frantziskotarra. "Beroaldiak izango dira. Aste batzuk nahiko sanoak izango dira, baina beste batzuk berotik joko dute. Bero horrek trumoiak eragingo ditu eta ez dakigu zenbat izango diren harritik". Uda nahiko lehorra izango dela ere badio: "Ipar mendebaldeko haizerik ez da ibili. Orduan, euria egun gutxitan izango dugu. Esan bezala, bustiko duena ekaitzetatik bustiko du eta trumoi eta tximistez ezin zaitezke fida. Ez dira onuragarriak izaten". Umeltasun falta izango dugula dio.
Bestalde, tenperaturei dagokionez, uda goxoa izango dela adierazi du. "Azken egunetan ekialdeko haizea izan genuen eta horrek eguraldia finko mantentzen du. Giro goxoa utziko du eta hori gustura hartzen dugu. Tenperatura aldetik, ez dugu bero handirik izango. Hotzik ere batere ez. Alde horretatik oso atsegina izango da".