San Fermin torneoa jokatuko du Beñat Rezustak, Xalarekin

Julen Iriondo 2014ko eka. 20a, 09:56

Profesional mailan debuta egin zuenetik urtebete baino pasa ez denean, Beñat Rezustak aukera izango du, dagoeneko, torneo garrantzitsu baten hoberenekin aritzeko. Dena dela, aurtengo San Ferminetan ez da bergararrarena izango nobedade bakarra.

Bigarren mailako binakako eta buruz buruko txapelketak irabazi eta gero, Aspek udako torneo garrantzitsuenetako batean sartu du Beñat Rezusta bergararra. Xala izango du lagun uztailaren 6a eta 14a bitartean Iruñeko Labriten jokatuko den torneoan.

Berasaluze II-Beroiz eta Ezkurdia-Barriola izango dira euren multzoko beste bikoteak, eta beste multzoan ariko dira Julen Retegi-Zabaleta, Idoate-Albisu eta Olaizola II-Aretxabaleta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak