Andoni Azkargorta antzuolarra bere lantaldera batu du Eibarrek

Julen Iriondo 2014ko eka. 20a, 09:39

Datorren denboraldian 1. Mailan ariko den taldearentzat ikuskatzaile lanak egingo ditu antzuolarrak. Armaginek kontrario izango dituzten taldeak aztertzea izango da Azkargortaren egitekoa.

Azken denboraldietan Aloña Mendi entrenatzen ibili eta gero –aurrez bailarako talde askotan ibilia–, hurrengo denboraldian atseden hartzeko asmoa zuen 36 urteko teknikariak. Ezin izan dio, ordea, halako eskaintza interesgarriari uko egin.

Andoni Azkargortak maila nazionaleko entrenatzaile titulua du, eta ezagutzen du Eibarko kluba. Jubenil mailako bigarren taldearen entrenatzailea izan zen eta Gaizka Garitanori laguntzen ere ibili zen Eibarko bigarren taldean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak