Etxez etxe banatzeko bizikleta elektrikoa erabiliko du Eroskik Ibizan

Leire Kortabarria 2014ko eka. 20a, 00:00

Eroskik Ibizan erabiliko duen bizikleta.

Etxera erosketak banatzeko, lagundutako pedalkada duen bizikleta aurkeztu du Eroskik. Oraingoz, Ibizan erabiliko du, esperientzia-pilotuan. Enbalatzearen, Garraioaren eta Logistikaren Teknologiaren Erakundeak (ITENE) eta SD Logistica eta Txita enpresak eta, bestetik, Agenda 21 Eivissa Sosteniblek parte hartzen dute.

Banaketa-sistema ekologiko berria Eroskik Ibizan duen zentroan jarri da martxan. Egunero, hamar eta hogei banaketa artean egiten ditu.

Ekintza hori Pro-e-bike proiektu europarrean dago, Europako Batzordeak diruz lagundutakoa. Helburua da hiri-inguruneetan merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko bizikleta eta scooter elektrikoak gero eta gehiago erabiltzea, eta 2020rako negutegi-efektua duten %20 gas gutxiago botatzea eta energia eraginkorretan eta energia berriztagarrietan %20 gehiago kontsumitzea.

Ibizaz gain, honako lekuetan egingo dituzte Pro-e-bike esperientzia pilotuak: Valentzian, Genovan (Italia), Heerhugiwaard-en (Herbehereak), Lisboan eta Torres Vedrasen(Portugal), Moravske Toplicen (Eslovenia), Motalan (Suedia) eta Zadarren (Kroazia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak