Borondatezko Prezioa duten bezeroei bakarrik itzuliko zaie larregi kobratutakoa

Leire Kortabarria 2014ko eka. 21a, 00:00

Elektraindarreko Kontsumitzaile Txikiarendako Borondatezko Prezioa (lehen TUR) kontratatuta daukaten kontsumitzaileei bakarrik itzuliko diete enpresek urte hasieran neurriz kanpo kobratutakoa; batez beste, 16 euro, neurriz kanpo fakturatutako kWh bakoitzeko 3,02 zentimo.

Merkatu librean operatzen duten komertzializatzaile handiekin esandako tarifa daukaten bezeroak dira horiek. Oñatin, adibidez, jende gehienak ez du itzulketarik izango; izan ere, nahiz eta Oñargik esandako tarifa hori aplikatu, berak hala erabakitzen duelako da, ez merkatu librean bezeroarekin negoziatu ondoren.

Gainerakoan, diru hori jasotzeko eskubidea dutenei hau ohartarazten die Adicae elkarteko Francisco Javier Alvaradok: "Enpresek ez dute berez dirua itzuliko, baizik eta hurrengo fakturatik edo fakturetatik deskontatuko dute". Uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren artean egin behar dute hori. Dagokien kontsumitzaileek deskontua egiazta dezaten, Espainiako Merkatuen Batzordeak tresna bat ipiniko du bere webgunean (www.cnmc.es).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak