Fagor Etxetresnetako langileek eguenean erabakiko dute EREaren gaineko akordioaz

Leire Kortabarria 2014ko ekainaren 18a

Zapatuan bukatu zen Fagor Etxetresnetako, Edesako eta Grumaleko aldi bateko langile izan ziren 326 lagunen EREa negoziatzeko epea. Aurre-akordioa badagoela aurreratu digute langileen ordezkariek, baina bihar, eguena, langileek horren gainean erabaki beharko dutela eta ordura arte ez dagoela ezer itxita.

Langileen ordezkariek esan dutenez, "enplegua da aurre-akordioaren oinarria: enplegua nahi duenak horren aukera izan dezlaa, eta gainerakoendako kalte-ordainak". Kalte-ordain horiek "legeak markatzen duenetik oso gertu" izango direla gaineratu dute.

Bihar, eguena, Grumaleko langileek dute horren gainean bozkatzeko batzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak