Proposamen bat horixe da: zuzendaritzak bazkideei eskatuko die 34,2 milioiko galerak bere gain hartzea. Eroski Taldearen galera guztiak ez dira horiek; joan den ekitaldian, 168 milioi baino gehiago galdu zituen.
Proposamena onartzen bada, bazkide bakoitzaren izenean dagoen erreserba negatibo baten kontura izango da galera hori. Asmoa da datozen bost urteetan irabaziak lortzea eta horiekin konpentsatzea gaur ustez bazkideek bere gain hartuko dituzten galerak.
Komunikabideetan agertu denez, Eroskiko iturriak aipatuta, azken urteotan honela banatu dira emaitza positiboak: %60 kooperatibaren erreserbetan utzi da, %30 bazkideen artean banatu da eta %10 eginkizun sozialerako izan da.