Egitaraua
- 11:00etan bat-bateko txapelketa finala, Karela kiroldegian.
Bertsolariak 15-18 urteko 11 gazte izango dira: herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea.
-Arabatik Peru Abarrategi (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi (1997, Gasteiz).
-Bizkaitik Asier Galarza (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra (1996, Abadiño).
-Gipuzkoatik Maider Arregi (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez (1997, Azpeitia).
-Lapurditik Aitor Servier (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco (1998, Lekuine).
-Nafarroatik Mikel Lasarte (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez (1997, Lesaka).
-Zuberoatik Ibai Capot (1997, Zalgize).
Saioan egin beharreko lanak hauek izango dira:
-Hasierako agurra: Gehienez 5 puntuko neurrian.
-8ko handian 2na bertso: Ofizioko gaian, binaka.
-8ko txikian 2na bertso: Ofizioko gaian, binaka.
-Bakarka bertso bana: Gehienez 5 puntuko neurrian. Gaia emanda.
-3na kopla trikitilarien laguntzarekin: Binaka edo hirunaka, gaia emanda.
-Bukaerako agurra: Gehienez 5 puntuko neurrian.
Gai-jartzaile taldean Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteak hartu dute parte,Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuru gidari zituztela: Maddi Alberdi, Maier Fernandez, Nahia Fernandez, Amaia Palazuelos, Aizpea Garmendia, Peru Gabirondo eta Iñaki Rezusta.
Epaile taldea, herrialde bakoitzeko epaile banak osatuko dute: Hodei Lopez de Arkaute (Araba), Jurgi Fuentes (Bizkaia), Zigor Leunda (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Nerea Bruño (Nafarroa), Beñat Soule (Zuberoa). Idazkari lanetan Maiteder Sasieta ariko da.
Kopletako ariketan, bertsolariek Asier Alcedo eta Eneko Alda trikitilariak izango dituzte lagun.
Saioa Beñat Gaztelumendik aurkeztuko du eta Maialen Lujanbiok jantziko dio txapela nagusitzen denari.
Sari nagusia Gabonetako oporraldietan egingo den negulekua izango da. 2014ko Gabonetako oporraldietan antolatuko dira, lehen aldiz, EH mailako negulekuak; 15-18 urteko gazteei zuzenduta, aterpetxe batean. Bertan parte hartzeko aukera zabalduko zaie bertso-eskoletako gazte guztiei. Eskolartekoan EHko finalista izan direnek, berriz, dohainik izango dute egonaldia, huraxe izango baitute sari nagusia.
- 14:00etan bazkaria, plazan. Bertako produktu ekologikoekin egina
Plazan 200 lagunentzat bazkaritarako tokia jarriko da. Herri bazkaritarako txartelak aurrez hartu behar ziren, eta 140 lagun elkartuko dira. Horiez gain, bazkaria etxetik dakartenentzat ere mahaiak eta aulkiak jarriko dira.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin (ENEEK) elkarlanean, plazan eskainiko den herri bazkarian bertako produktu ekologikoak izango dira oinarri.
- 15:00etatik 18:00etara bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria, plazan
Arratsaldeko festari Orioko bertsolari beteranoa den Patxi Etxeberriak eta Maialen Lujanbiok emango diote hasiera, libreko saioan. Ondoren herrialde ezberdinetako bertso-eskolek prestatutako emanaldiak etorriko dira.
- 16:00etatik 18:00etara erromeria izango da, Obaneuke taldeaz.