Oñatiko EAJko udal taldearen esker ematea Josu Erkoreka sailburuari

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 17a, 14:30
"Oñati herriari eta Debagoienari egindako ekarpenengatik eta lortutako guztiagatik" eman nahi dizkio eskerrak. Izan ere, jeltzaleen esanetan, aurreko legealdian, Erkorekak, Kongresuko Diputatu zela, hainbat diru laguntza lortu zituen: batetik, 6 milioi euro Oñatin Enpresagintza eraikina egiteko; eta bestetik, 7 milioi euro, Arrasateko Eskola egiteko. Egun Herri Administrazio eta Justizia sailburu denak hitzaldia eskainiko du bihar, eguaztena, Oñatiko Batzokian, 19:00etan.

Oñatiko EAJk azaldu duenez, aurreko legealdian, Oñatiko Udalak sustatuta eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Madrilgo parlamentari talde jeltzalearekin kudeatu zuten lehen Eteo eta orain Enpresagintza den Enpresa zientzietako fakultate eraikina egiteko diru laguntza eta, horri esker, kostu totalaren ia erdia ordaindu ahal izan zen: "Oñatiko fakultatea egiteko Madrildik lortutako 6 milioi euroko diru laguntza Josu Erkoreka kongresuko talde jeltzalearen bozeramaile eta Lourdes Idoiaga alkate izanik lortu zen. Diru laguntza horri esker ia kostu totalaren %50 ordaindu ahal izan zen".

Oñatiko jeltzaleen aburuz, "laguntza garrantzitsu horri esker kokatu ahal izan zen  egun oñatiarrentzat garrantzitsua den eta prestigioa duen fakultate berria udalerrian". Eta ez hori bakarrik: "Kongresuko EAJko diputatuek, Josu Erkoreka bozeramaile zutela, Arrasateko Eskola egiteko 7 milioi euroko beste diru laguntza bat ere lortu zuten", adierazi dute. Horregatik, EAJk eskerrak eman nahi dizkio Erkorekari, "Oñati herriari eta Debagoienari egindako ekarpenengatik eta lortutako guztiagatik".

Erkorekaren hitzaldia, Oñatin, bihar

Egungo Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak hitzaldia eskainiko du bihar, eguaztena, Oñatiko Batzokian, 19:00etan. Hitzaldian Euskadiko egungo egoera politiko eta ekonomikoa aztertuko ditu.

EAJk aukera aprobetxatu nahi du sailburuari ongietorria emateko eta oñatiarrak hitzaldira joatera animatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak