Arizmendiarrieta hizpide duen erakusketa, gaurtik aurrera ikusgai

Ane Elordi 2014ko eka. 19a, 17:03

Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko erakusketa antolatu dute Donostiako Santa Maria basilikan. Gaur, eguena, inauguratuko da, 19:00etan. Erakusketak jasotzen du Arrasateko kooperatiben sortzaile izan zenaren inguruko bizitza eta lana.

Inaugurazio ekitaldian Arrasateko parrokiako koruak eta Jose Maria Munilla gotzainak hartuko dute parte. Ekaina eta urria bitartean Arizmendiarrietari buruzko informazio taulak egongo dira. Udazken amaiera arte egongo da ikusgai, eta ordutegia hau izango da: 10:00etatik 13:00etara  eta 16:00etatik 19:00etara.

Bestalde, Gipuzkoako elizbarrutiak Jose Maria Arizmendiarrieta santutzeko eskaria egin zuen aspaldi Erroman, eta bidea aurrera doala adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak