Udan, Europara bidaiatzeko asmoa dutenei, Hodei Egiluzen argazkia eraman eta klaeetan jartzeko eskaria egin diete Hodei Bila elkartekoek. Elkarteak web gunea sortu du http://www.hodei-missing.com/eu/ eta bertatik materiala jasotzeko aukera dago.
Galdakaoko gaztea duela zortzi hilabete desagertu zen Anberesen, Belgikan. Hori dela eta, ekainaren 19an, eguenean, hainbat musikari, idazle eta bertsolarik ekitaldia egingo dute Hodei Egiluzen alde, desagertu eta zortzi hilabetera.