Duintasun Martxaren ekintzekin bat egitera deitu du ESK-k

Leire Kortabarria 2014ko ekainaren 17a

Datorren ekainaren 21an ESK sindikatuak parte hartuko du Euskal Herrian M- 22ko Duintasun Martxak antolatu dituen mobilizazioetan, eta jarraitzaileei dei egin die eurek ere parte har dezaten.

ESK sindikatuak jakinarazi duenez, bat egiten du M-22 Duintasun Martxak egindako aldarrikapenekin. Hortaz, ekainaren 21ean, zapatua, Eusko Legebiltzarrean 11:00etan eta Nafarroako Parlamentuan 19:00etan egingo diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen du "afiliatu oro eta euskal jendartea".

Aldarrikapen horiek hiru lelo hauetan laburtzen dituzte deitzaileek: Troikaren gobernuak kanpora, Zor bidegabea ordaintzeari ez eta Murrizketei ez.

Bestalde, Kutxabank pribatizatzearen aurkako kale-agerraldian ere parte hartuko duela jakinarazi du. Berau ere ekainaren 21ean izango da, Bilbon, Jesusen Bihotzetik 17:30ean irtenda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak