Truke eta bigarren eskuko azoka txikia egingo dute ekainaren 22an Oxirondon, Bergaratzen egitasmoaren barruan.
Herritar guztiek har dezakete parte azoka horretan, saldu edo trukatu nahi dituzten gauzak eramanda. Hori bai, bigarren eskukoak izan behar dira, edo nork bere lanarekin egindakoak: arropak, liburuak, diskoak, jostailuak, altzariak, bildumak... Ez dira produktu berriak onartuko.
Azoka horretan parte hartzeko, baina, beharrezkoa da izena ematea, antolakuntza gaiak direla-eta. Izena ekainaren 16a, astelehena, aurretik eman behar da kultura etxean.