Ilatargi astronomia taldeko Manu Arregik azaldu du eguraldia alde izango dutela bihar: "11:00etan jaurtiko dugu zunda herriko erdigunetik. Ordu eta erdi inguru egingo ditu igotzen. Puxika lehertu egingo da gero eta hiru ordu laurden beharko ditu dagoen tokitik lurreraino jaisten. GPSak lagunduta, bila joango gara gero eta kamak hartutako argazkiak datorren asterako izatea da asmoa".