Deba, Soraluze, Arrasate eta Bergara. Lau herri horietako ordezkariak sailkatu dira Debarro Txapelketako finaletarako. Hala, bihar 16:30ean hasita –Eskoriatzan– kadete mailan Debako eta Bergarako ordezkariak izango dira zein baino zein gehiago. Gazte mailako finala, ostera, Soraluzek eta Arrasatek jokatuko dute, eta senior mailakoa, azkenik, Soraluzek eta Bergarak.