"500 kamioikada harea erabili ditugu zirkuitua konpontzeko"

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 13a, 09:39
Zirkuituan hainbat salto daude 20-30 metro artekoak.
Bergarako moto-zale elkartekoek lan galanta egiten dihardute bihar, zapatua, egingo duten motokros lasterketara begira. Cross Countryko lasterketa ostean zirkuitua konpontzen ibili gara. Harriak kentzeko hareaz betetako 500 kamioikada erabili ditugu, eta aste barruan oraindik harri gehiago kentzen ibili gara. Horrekin batera, zapatuan hautsa egon ez dadin ura botako dugu zirkuituan zehar, egin dugun lanarekin, espero dugu txukun geratzea", adierazi du Asier Blazquez antolatzaileak.

Zapaturako 70 pilotu inguru espero dituzte –tartean hainbat debagoiendar izango dira–, promesen kategoriatik hasi eta juniorrak, seniorrak, eliteak eta beteranoen kategoriara arte. Zirkuituak 1,7 kilometro luze ditu: "Orain artekotik ez du aldaketa handirik, ikusleen gozamenerako 20-30 metro arteko hainbat salto ikusgarri izango ditu". Lasterketa 14:30ean hasiko dute, promesen kategoriarekin, eta sari banaketa 20:00ak aldera egitea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak