Eskoriatzan GI-5627 errepideko 27. Kilometroaren inguruan, zuhaitzak moztu behar dituzte; hori dela eta errepidea itxita egongo da tarteka. Iluntzeko bederatzietatik aurrera zirkulazioa beti bezala egotea espero da. Ordezkoa izango da GI-3310 errepidea, Eskoriatzatik Leintz Gatzagara doana. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, desbideratze guztiak seinaleztatuko dira.