Positiboki baloratu dute Durango eta Iruñea batu zituen giza katea, "egun handia izan zelan esan daiteke, eta pozik gaude egindako lanarekin". Hala ere, hausnarketa sakonagoak egingo dituzte Euskal Herrian zehar sortu diren herri batzordeek ekainaren 21eko bileretan. Azken urtearen balorazioa egin, eta aurrera begira, erronka berriak ezarriko dituzte.
Gure Esku Dago egitasmoko antolatzaileek adierazi dutenez, ekainaren zortzian egin zen giza katean 150.000 pertsonak hartu zuten parte, Euskal Herrian 170 herri batzorde sortu dira eta 500 ekimen inguru egin dira. Gutxienez, 2.500 pertsona aritu dira boluntario lanetan.