Henar Pesok 'Paper-berritzaileak' hitzaldia eskainiko du, Arantzazun

Miren Mujika 2014ko eka. 11a, 16:19
Henar Peso, paperak berritzen.
Zapatu honetan, ekainaren 14a, 12:00etan, Henar Peso paper-berriztatzaileak hitzaldia eskainiko du, Arantzazuko Gogartetxean. Arantzazuko Liburutegiko San Agustinen 1495eko inkunablea berriztatu du azken hilabeteetan. Berriztatze-prozesuaren nondik-norakoa ezagutaraziko die Pesok bertaratuei.

Arantzazuko Santutegiak, Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazu Gaur-k bultzatutako konponketa izan da. Arantzazuko liburutegiko paretek guztira 107 inkunable kontserbatzen ditu. Urtarrilean jarri ziren harremanetan Henar Pesorekin konponketa aurrera eramateko asmoz. Lau hilabetez liburua berritzen egon ostean, liburuaren aurkezpena egin zuten apirilaren 29an, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Zapatuan liburu zahar baten berrikuntza prozesua ezagutzeko aukera izango dute debagoiendarrek. Liburu berritua bertan egongo da bertaratuek ikusi dezaten. Sarrera publiko guztiari irekia eta doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak