Auzipetuetako lau ez ziren epaiketara agertu; Aramaion bizi eta Arrasateko Irati tabernan lan egiten duen Irati Muxika, tartean. Lau lagun horiek bideo batean adierazi zuten ez diotela eurak epaitzeko zilegitasunik onartzen Auzitegi Nazionalari. Gerora, laurak atxilotu zituzten, "desobedientzia zibilaren bidea" hartu izana egotzita.
Irati Muxika
Irati Muxika Polizia Nazionalak atxilotu zuen urtarrilaren 9an, Aramaion. Martutenen espetxeratu zuten, handik Madrilera eraman eta, Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik pasa ostean, Soto del Real espetxera eraman. Martxoaren 27an baldintzarik gabe aske uzteko agindua eman zuen epaileak.
Auzitegian lana "zalantzan"
Fiskaltzak berak zalantzan jarri zuen, 26/11 sumarioko gazteen kasuan, tortura salaketak ikertzeko auzitegiek egindako lana: "Gure ustez, ez da egon ikerketa judizial eraginkorrik, esan zuen Luis Barroso fiskalak.