Epaileak hori jaso izanaren berri eman du probidentzia bidez. Txostenean, taldeko enpresen ondasunen inbentario baloratua jasotzen da, eta, bestetik, hartzekodunen zerrenda, norberari zor diona zehaztuz.
Txosten hori publiko egiteko agindu du epaileak. Horrela, hartzekodun bakoitzak berarenganako dagoen zorra eta ondasunen balorazioa ikus dezake, eta, hala dagokiola uste badu, berau inpugnatu. Horretarako hamar egun daude, probidentzia aurkezten denetik. Kausan parte ez diren aldeek txostena aurkeztu dela dioen iragarkia argitaratzen denetik dituzte hamar egun.
Txostena inpugnatzeko, epaitegi berean erreposizio-errekurtsoa aurkeztu beharko dute.